XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GALDERA.- Noiz hasi eta amaitu zenuen batxileratoa? ERANTZUNA.- Hamar urte bete gabe hasi nintzen 1894-garren urtean eta 1900-garren urtean amaitu nuen.
- Batxileratoak sei urte zituen.
GALDERA.- Gero, injinadore karrera estudiatu zenuen. Noiz, nola eta non?.
ERANTZUNA.- 1900-garren urteko Urrian hasi nintzen estudiatzen injinadore karrera Bilboko eskolan sartzeko.
- Ingresua 1900/1901 ikastaroan egin nuen.
- 1906-garren urteko Abenduan Industrietako Injinadoreen titulu jabe egin nintzen.
- 22 urte bete berriak nituen.
- Karrera bukatuta atzerrira joan gura izan nuen hizkuntzak ikasteko, baina gurasoek ez zidaten utzi, arima gal nezakeelakoan atzerri lurretan eta nik ez nion gaizki iritzi.
- Integristak horrelakoxeak ginen.
GALDERA.- Gero, Ahaldundian, Diputazioan sartu zinen, oso oker ez banaiz.
ERANTZUNA.- Bai, 1907-ko Agorrilean eman zidan Diputazioak Injinadore kargua
- Hurrengo urtean, hots, 1908-ko urtarrilean, Probintzi-Mandatalgoak (